Edukira joan
Aloña Mendi Areto Futbol Saila

Lege-informazioa

Pribatutasun-politika

Zein datu tratatzen ditugun, zertarako, zenbat denboraz eta zer eskubide dituzun. Webguneari, inskripzio- eta bazkide-formularioei eta klubaren barne-kudeaketari aplikatzen zaie.

Azken eguneratzea: 2026ko urriaren 19a

1. Tratamenduaren arduraduna

Zure datuen arduraduna kluba da. Pribatutasunari buruzko edozein gairako, idatziguzu bide hauetatik:

Izena
Aloña Mendi Kirol Elkartea · Areto Futbol saila
IFZ
G20157434
Herria
Oñati

2. Zein datu tratatzen ditugun

  • Identifikazioa eta harremana: izen-abizenak, jaiotze-data, nortasun-agiria (eta haren irudia), helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.
  • Adingabeenak, haien ama, aita edo tutoreen datuak eta, behar izanez gero, hori egiaztatzeko familia-liburua.
  • Kirol- eta federazio-datuak: taldea, kategoria, lizentzia, arropa-neurriak, argazkia eta sinadura.
  • Bankukoak: kontuaren titularra eta IBANa, eta SEPA helbideratze-agindua.
  • Osasunari buruzkoak, baimena ematen baduzu soilik: alergiak, osasun-arazoak eta medikazioa.
  • Teknikoak: zerbait onartzen duzunean data, IPa eta testuen bertsioa, eta gune pribaturako sarrerak.

3. Zertarako eta zein lege-oinarrirekin

  • Inskripzioa eta kirol-jarduera kudeatzea (taldeak, entrenamenduak, partidak) eta federazio-lizentzia eta kirol-asegurua izapidetzea. Oinarria: inskripziotik sortzen den klubarekiko harremana (DBEOren 6.1.b art.) eta kirol-araudiaren betebeharrak (6.1.c art.).
  • Bazkide-alta kudeatzea, kuotak kobratzea (SEPA helbideratzearen bidez ere bai) eta klubaren kontabilitatea eramatea. Oinarria: bazkide-harremana edo inskripzioa (6.1.b art.) eta kontabilitate- eta zerga-betebeharrak (6.1.c art.).
  • Argazkia federazio-fitxan eta barne-kudeaketan erabiltzea. Oinarria: zure baimena (6.1.a art.), fitxa izapidetzeko beharrezkoa.
  • Datu medikoak kirol-mutualitateari lagatzea azterketa medikoa egiteko eta, baimena ematen baduzu, osasun-datuak klubean gordetzea, entrenamendu edo partida batean zerbait gertatuz gero jarduteko. Oinarria: zure berariazko baimena (6.1.a eta 9.2.a art.).
  • Argazkiak eta bideoak webgunean eta klubaren sareetan argitaratzea, eta abisuak eta berriak bidaltzea. Oinarria: zure baimena (6.1.a art.), borondatezkoa.
  • Onartzen duzunaren froga gordetzea eta gune pribatua babestea (sarreren erregistroa, saiakeren muga). Oinarria: klubaren interes legitimoa, baimena frogatu ahal izateko eta datuen segurtasunerako (6.1.f art.).

Ez dugu erabaki automatizaturik hartzen ezta profilik egiten zure datuekin.

4. Adingabeak

Adingabeen datuak haien ama, aita edo lege-tutoreek ematen dituzte, eta haiek ematen dituzte baimenak adingabearen izenean. 14 urtetik aurrera, adingabeak berak erabil ditzake datuen babeserako eskubideak.

5. Nori jakinarazten zaizkion

Aurrekoa egiteko beharrezkoa denean soilik:

  • Gipuzkoako Futbol Federazioari eta Euskadiko Futbol Federazioari, lizentziak eta lehiaketak izapidetzeko.
  • Espainiako Futbolarien Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateari (MUPRESFE), zure baimenarekin, kirol-asegururako eta azterketa medikorako.
  • Klubaren bankuari, helbideratzeak kobratzeko.
  • Administrazio publikoei, hala nola Gipuzkoako Foru Ogasunari, legeak hala eskatzen duenean.

Gainera, datuetara sarbidea dutela, kontratu bidez eta haren jarraibideei jarraituz soilik, klubarentzat lan egiten dute webgunea dabilen zerbitzariaren hornitzaileak (Europar Batasunean) eta posta elektronikoarenak. Ez da daturik transferitzen Europako Esparru Ekonomikotik kanpora.

6. Zenbat denboraz gordetzen ditugun

  • Oro har, klubarekiko harremanak irauten duen bitartean: jokalari, bazkide edo talde teknikoko kide gisa.
  • Osasun-datuak eta agirien irudiak, pertsonak kluba uzten duen denboraldiaren amaierara arte.
  • Helbideratze-aginduak, azken kobrantzatik 14 hilabete igaro arte, itzulketa erreklamatzeko epea baita.
  • Ordainagiriak eta kontabilitatea, kontabilitate- eta zerga-legeek ezartzen duten denboraz (oro har, sei urte).
  • Izena emateko eskaerak: baztertutakoak eta bidaltzen ez direnak, sei hilabete; onartutakoetatik, sei hilabete igarota izenak, data eta nork onartu zuen bakarrik gelditzen dira, eta onartutako testuen data, IPa eta bertsioa, baimenen froga gisa.
  • Argitaratutako argazkiak eta abisuak, baimena kendu arte.

Ondoren, datuak ezabatu egiten dira edo, legeren batek gordetzera behartzen badu, blokeatu egiten dira eta betebehar hori betetzeko soilik erabiltzen dira.

7. Zure eskubideak

Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko eska dezakezu, haien tratamenduari aurka egin edo hura mugatu, eramangarritasuna eskatu eta emandako baimen bat edozein unetan kendu, aurretik egindakoari eragin gabe. Idatziguzu 1. ataleko bideetatik, zer eskatzen duzun esanez eta zu zarela egiaztatzeko moduan. Hilabeteko epean erantzuten dugu.

Zure datuak ondo tratatu ez ditugula uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamatu dezakezu (www.aepd.es).

8. Zer den derrigorrezkoa

Formularioek adierazten dute zein datu eta baimen diren derrigorrezkoak: haiek gabe ezin da inskripzioa edo alta izapidetu. Gainerakoa borondatezkoa da, eta ezetz esateak ez du inolako ondoriorik.

9. Segurtasuna

Nortasun-agiria, IBANa, osasun-datuak eta fitxategi pribatuak zifratuta gordetzen dira. Beren eginkizunerako behar duten zuzendaritzako eta talde teknikoko pertsonak soilik sartzen dira, bakoitza bere kontuarekin, eta egiten denaren erregistroa geratzen da.

TEST